Kirol Errota

Kirolerrota gimnasioan eskaintza pertsonalizatua eta gertukoa jasoko duzu, zure gustuen eta beharren neurrira egina. Kirolak osasunean eta bizitza-kalitatean duen eragin positiboa baliatzen lagunduko dizugu, bakarka edo taldeka, euskaraz, zure erritmora egokituta eta eskaintza dibertigarri eta osatuarekin.

Errota kirola

Kirol eskaintza

Ciclo

Barruko txirrindularitza, bereziki diseinatutako bizikleta baten gainean egiten da, erritmo jakin batean, eta bertan nagusiki lan kardiobaskularra lantzen da, musikaren erritmoak lagunduta.

Pump

Jarduera zuzendua da eta musika gida moduan erabiltzen da, ariketa ezberdinen bitartez giharrak bizkortu, artikulazioak indartu eta indarra garatzen dira.

HIIT

Intentsitateko desberdineko ariketa kardiobaskularrak eta indarrezko ariketen bidez modu dinamikoan egiten den jarduera.

TRX

Norberari egokitutako entrenamendu funtzionalean oinarritzen da. Ariketa bakoitzean norberak bere pisua erabiliz, erabateko tonifikazioa lortzea da helburua.

Kickboxing

Kickboxinga ostikadak eta ukabilkadak –muga eta baldintza batzuen barruan– ematea baimenduta dagoen kontaktuzko kirola da, karatean, muay thai diziplinan eta boxeoan oinarrituta dagoena.

balance

Diziplina ezberdinak batzen dituen teknika, zehazki: pilates, yoga, tai chi eta ohiko luzaketak. Konbinazio honen helburua alde fisikoaren eta mentalaren arteko oreka da.

GAP

Taldekako jarduera da, bizkortzeko ariketak egiten dira batez ere ipurmasaila, abdominalak, eta hanketako giharrei zuzendutakoak.

step cardio

Jarduera aerobikoki bizia da, plataforma angeluzuzena erabiltzen da, bertan gora eta behera musikaren erritmoan. Jarduera kardiobaskularra izanik, onura hauek ere badakartza: erresistentzia, odolaren zirkulazioa hobetzea, koordinazioa eta hankak bizkortzea.

Albisteak

2020/11/19

Nori ez zaio gertatu, denboraldi batean bizikletan ibili gabe egon ondoren, bizikletan ibiltzen h

2020/11/16

Hidratatzearen garrantzia: Haurrentzako elikadura osasungarriaren barruan, ura da edaririk egokienetako bat.

2020/11/09

Askari osasungarri batek frutak, fruitu lehorrak, hidrato konplexuak eta proteinak izan behar ditu, baina beti kalitate onekoak. Eta nola presta dezaket gozo-gozo egon dadin?