Haurrentzako kirola

Jarduera fisikoa sustatzea erraza da udan, eguraldi ona iristen denean. Eguraldi ona aprobetxa daiteke haurrek mota guztietako kirolak egin ditzaten aire zabalean eta uretako kirolak modu lasai batean, familian edo lagunekin. Udazkenean gaude, eta, oraindik ere, bada modua 'aire libreko' ekintzak egiteko eta horiekin gozatzeko. Ez etsi!

PENTSA DEZAGUN 'BESTE' KIROL BATZUETAN HASTEKO ADINA:

3-12 URTE >> Gorputz-hezkuntza eta kirola tresna perfektuak dira, mugimenduaren bidez haurren osasuna hobetu ahal izateko.

Horrela, egoera oro har hobetzen duten oinarrizko trebetasunak ondo garatzea lortuko dugu, eta, aldi berean, ohitura osasungarri onak irakatsiko ditugu, epe luzera, sedentarismoarekin lotutako arriskuak minimizatzeko.

- Oinarrizko mugimendu-trebetasunak hobetzea.

- Muskulu-indar handiagoa.

- Gorputzaren osaera hobetzea.

- Hezur-osasun hobea izateko aukera ematen du.

- Motore-kontrola errazten du.

- Ongizate psikosozial handiagoa dakar.

PATINATZEA: Haurrak praktikatu egin beharko du oreka lortzeko. Pixkanaka konfiantza hartuko du "trikimailuak" egiteko. Istripuak saihestu nahi badituzu, hobe duzu hasieran babesgarriak eta kaskoa erabiltzea.

PALAK: Oso azkar ikasten den kirola da, eta oso dibertigarria da, batez ere, hondartzan praktikatzeko. Egurrezko pala batekin besteari pilota boterik gabe itzultzean datza.

HONDARTZAKO BOLEIBOLA. Hondartza da udan haurrek kirol hau egin ahal izateko lekua. Oso kirol dibertigarria ikasiko dute eta, aldi berean, harearekin "mozorrotzen" bukatuko dute, seguru!

MENDI-IBILIAK: Ibiltzea ariketa egiteko modu errazenetako bat da. Mendi-ibiliekin naturaz goza daiteke, gorputza mugitzen ari den aldi berean. Familiaren ondoan ibiltzea eta ibilbide batez gozatzea perfektua da. Uda bada, goizeko lehen orduetan edo arratsaldeko azken orduetan ibiltzea gomendatzen da.

SURFA: Haurrari muturreko kirolak gustatzen bazaizkio, surf ohol bat eta olatu onak izan daitezke onenak (udan eta baita udako sasoitik kanpo ere). Hasteko, onena izango da irakasle batekin egitea, hasiberrientzako olatuekin edo ur bareekin.

PIRAGUISMOA: Kirol honi esker, haurrek bakarrik edo familiarekin kanoa batean ibilbidea gozatu ahal izango dute. Horretarako arraunak erabiliko dira eta naturaz gozatzeko jarduera dibertigarri eta lasaigarria da.

Aukeratu eta planifikatu jarduera haurrarekin berarekin, bere protagonismoa aintzat hartuta. Familian egin behar baduzue plana, egun osorako irteera modura antoal dezakezue, eta kontuan hartuta naturak eta jolas libreak aukera oso gustagarriak eta merkeak eskaintzen dizkigula.

Etiketak: