Oilaskoa kinoarekin, limoiaren ukitu freskoarekin

Kirol-lehiaketa batean parte hartu aurrekorako errezeta aberatsa, hidrato- eta proteina-kopuru oso orekatua duena. Oilaskoaz gain, kinoa ere badu, 9 aminoazido esentzialak dituen sasi- zereala. Landare-proteina betea egiten du horrek kinoa eta, horregatik, haragia jaten ez dutenek asko kontsumitzen dute. Karbohidrato konplexua da, finduek baino luzaroago asetasun- eta energia-sentsazioa ematen duena. Gantza gutxi ditu, zuntz ugari eta B bitaminan aberatsa da oso.

Osagaiak: 
  • 200 g kinoa
  • Azalik, hezurrik eta koiperik gabeko oilaskoaren 2 bular
    • Limoi-saltsarako:
    • 5 koilarakada limoi-zuku
    • 2 koilarakada ardo zuri ozpin
    • 2 stevia zorrotxo (azukrearen ordezko edulkoratzailea)
    • 5 koilarakada ur
    • Olo-irin koilaradatxo erdi bat
Pertsonak: 
4
Denbora: 
30 min.
Zailtasuna: 
erraza
Prestaketa: 
  1. Prestatu saltsa Limoi-saltsaren osagaiak ontzi handi batean nahastu.
  2. Oilaskoa mazeratu Moztu oilasko-paparra xerratan, gatza eta piperra bota, eta sartu katiluan limoi-saltsarekin, bizpahiru orduz.
  3. Prestatu kinoa Ur hotzaren txorrotapean bizpahiru minutuz garbitzen jarri, edo ura garbi atera arte, eta ongi xukatu. Berotu oliba-olio koilarakada bat eltze batean, gehitu kinoa eta sukaldatu minutu batzuk su ertainean, harik eta ‘kolorea’ hartu arte, eta eragin ongi bitartean, erre ez dadin. Gehitu ura, gatza, jengibrea hautsean eta piperbeltza, nahastu ongi eta utzi irakiten. 15-20 minutuz sukaldatu, kinoa samur geratu arte. Kendu sutatik eta gorde.
  4. Egin oilaskoa Atera oilaskoa saldatik eta gorde salda hori. Egizu oilaskoa aurrez berotzen jarritako zartagin batean. Eginda dagoenean, bota saltsaren erdia gainetik, gehitu olo-irinaren koilarakada bat (aukeran) eta eragin irakiten jarri bitartean. Sukaldatu minutu batzuk oilaskoa egiten bukatu arte. Kendu oilaskoa, eta zartaginean bertan, jarri kinoa gordeta utzitako gainerako saldarekin.
  5. Platerean txukun jarri eta gozatu! Zerbitzatu kinoa plater batean, eta jarri oilaskoa gainean. Tipulin fresko txikituarekin apain dezakezu.