Kirol eskaintza

Kirol Errotaren erabiltzaile diren guztiek dute aukera hainbat kirol-jardueratan trebatzeko.

Ciclo

Barruko txirrindularitza, bereziki diseinatutako bizikleta baten gainean egiten da, erritmo jakin batean, eta bertan nagusiki lan kardiobaskularra lantzen da, musikaren erritmoak lagunduta.

PUMP

Jarduera zuzendua da eta musika gida moduan erabiltzen da, ariketa ezberdinen bitartez giharrak bizkortu, artikulazioak indartu eta indarra garatzen dira.

HIIT

Intentsitateko desberdineko ariketa kardiobaskularrak eta indarrezko ariketen bidez modu dinamikoan egiten den jarduera.

kirol errota - hiit
kirol errota - gap

GAP

Taldekako jarduera da, bizkortzeko ariketak egiten dira batez ere ipurmasaila, abdominalak, eta hanketako giharrei zuzendutakoak.

Step cardio

Jarduera aerobikoki bizia da, plataforma angeluzuzena erabiltzen da, bertan gora eta behera musikaren erritmoan. Jarduera kardiobaskularra izanik, onura hauek ere badakartza: erresistentzia, odolaren zirkulazioa hobetzea, koordinazioa eta hankak bizkortzea.

kirol errota - step cardio
kirol errota - balance

balance

Diziplina ezberdinak batzen dituen teknika, zehazki: pilates, yoga, tai chi eta ohiko luzaketak. Konbinazio honen helburua alde fisikoaren eta mentalaren arteko oreka da.

trx

Norberari egokitutako entrenamendu funtzionalean oinarritzen da. Ariketa bakoitzean norberak bere pisua erabiliz, erabateko tonifikazioa lortzea da helburua.

kirol errota - balance
kirol errota - kickboxing

Kickboxing

Kickboxinga ostikadak eta ukabilkadak –muga eta baldintza batzuen barruan– ematea baimenduta dagoen kontaktuzko kirola da, karatean, muay thai diziplinan eta boxeoan oinarrituta dagoena.