GIMNASIOAN BAZKIDE EGITEKO PROMOZIOA

Urte berri, asmo berri.
 
Garai aproposa da hau bizitza-ohitura osasungarriagoak praktikatzen hasteko, eta jakin badakigu zuetako askok jarduera fisikoa areago egitearekin lotuko duzuela asmo hori. Horregatik, intentzio horretan erraztasunak eman nahi dizkizue KirolErrota Gimnasioak.

KirolErrota Gimnasioak promozio interesgarria du zuentzat: urtarrilean eta otsailean zehar, Gimnasioan bazkide egiten bazarete, % 50eko deskontua izango duzue matrikulan. Gainera, erabakia hartu aurretik, proba egin nahi bazenute, doan eta konpromisorik gabe, urtarrilaren 11ko astean gure kirol-ikastaroetara etortzera gonbidatzen zaituztegu. 17:00-20:00 bitarte dira ikastaroak, egunero. HEMEN klikatuta dituzue zehaztapenak.
 

Aukera honetaz baliatzeko, eta informazioa eskuratzeko, info@kirolerrota.eus helbidera idatzi besterik ez duzue.
 
Erraz, eroso, gertu eta merke, 2021ean gorputz-puntu onenean jartzen lagunduko dizugu. Zatoz!
Etiketak: