bizikleta

ORBEA bizikleta elektrikoak eta ABUS materiala probatu nahi al dituzu?

Durangaldeko Cycle Friendly Employer erakundearekin batera ari da KirolErrota gimnasioa lanean, eskualdean bizikletaren erabilera sustatzeko. Hainbat ekintza egin dira orain arte programa horren barruan, eta hurrena irailaren 17an izango da: jardunaldiak.

30 egun bizikletaz

Apiril osoan zehar egingo den "30 egun bizikletaz" erronkan 'Bikefriendly' telefono-aplikazioan taldea osatu dugu eta barne-txapelketa egingo dugu langileekin, erabiltzaileekin eta ikasleekin. Helburua bizikletaren erabilera sustatzea da.

Txirrinduzaleentzako programazioa

KirolErrota gimnasioa Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen barruko zerbitzua da. Ibaizabal kooperatiba Cycle Friendly Employer zertifikaziorako programa batean ari da parte hartzen duela urtebetetik, eta, kanpo-ikuskaritza gainditu du duela gutxi. Gainera, brontzezko diploma eman dio Bike Friendly Group erakundeak.

Bizikleta baldintza onean izateko aholkuak

Nori ez zaio gertatu, denboraldi batean bizikletan ibili gabe egon ondoren, bizikletan ibiltzen hasi eta gurpila zulatzea? Ohiko arazoetako bat izaten da hori, baina gehiago ere badira. Ondorengo lerrootan, bizikletaren oinarrizko mantendimendurako gomendioak emango ditugu, bizikleta beti baldintza onean eduki eta arazoak ekiditeko.

Gurpilak

Bizikletaren alde gaude. Eta zu?

Durangaldeko Mankomunitateak bizikletaren erabilera eta mugikortasun aktiboa sustatzeko erronka ezarri dio bere buruari. Bizikletaren eguneroko erabilera sendotzera zuzendutako proiektuetan eskualdeko ahalik eta erakunde eta eragile gehien inplikatzea da abian den estrategiaren asmoa, horrela ekintza horien irismena eta eragina handitzeko.

Mankomunitateak Cycle Friendly Employer ziurtagiria bere lurralde-esparruan zabaltzeko asmoa du. Ziurtagiri hori Txirrindularien Federazio Europarrak Europa mailan bultzatu duen proiektu baten barruan dago.

 

RSS - bizikleta-era harpidetu